Vistas de página en total

domingo, 30 de enero de 2011

BITXIKERIAK

 Hona medikuntzari buruzko datu kurioso batzuk:

Giza gorputzak 7 xaboi pastilla egiteko adina gantz, iltze txiki bat egiteko adina burdina, pitxar txiki bat betetzeko adina azukre, jostailu-kainoi batek tiro egiteko adina potasio, txakur bat arkakusoz garbitzeko adina sufre eta oilategi txiki bat txuritzeko adina kare ditu.

Antzina seme-alaba asko zituzten familietan 7. semea aukeratzen zen medikuntza ikasteko.

Haurdunaldian giza fetuak 250.000 neurona baino gehiago sortzen ditu minuturo.

Ekonomikoki hondoa jo duten estatubatuarren %54,5 egoera horretan dago gastu medikuak direla eta.

Erdi Aroko medikuek sexu-erlazioak izan aurretik zakila galipotarekin igurtzea gomendatzen zuten baliabide antisorgailu bezala.

8 ordu baino gehiago edo 4 ordu baino gutxiago lo egiten dutenek 6 eta 7 ordu artean lo egiten dutenek baino gutxiago bizi dira, Kaliforniako Unibertsitateak burututako ikerketa baten arabera.

Antzina urrea sendagai bezala errezetatzen zen. Dirudunek urre xaflak murtxikatzen zituzten eta urrea hauts bezala gehitzen zitzaion janariari, gozagarri bat bailitzan. Besteak beste, XVII. mendean, Luis XII.aren alkimistek urre likido kantitate handia edanarazten zioten, erregearen osasun kaxkarra hobetzeko.

Hainbat herrialdeetan gripea influenza bezala ezagutzen da Benedikto XIV aitasantuak epidemiak astroen influentziagatik sortzen zirela uste baitzuen.

Uste da lehen zesarea modernoa 1500. urtean Nufer Alespachin izeneko zikiratzaile batek bere emazte Elizabeth-i burututakoa izan zela. Txerrieme ernariekin erabiltzen zuen teknika bera erabili zuen. Zesareak arruntak ziren Erromako Inperioaren garaian, baina emakumeak hiltzen ziren.

Haurrek egunean 200 bat aldiz egiten dute irribarre. Nagusiek 20 bat aldiz.

1 comentario: