Vistas de página en total

lunes, 31 de enero de 2011

KIRURGIARIK GABE HIPERMETROPIA HOBETZEA

Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan hipermetropia zuzentzen duen lente zurrun bat aurkeztu dute. Lenteak gauez jarduten du kornea moldatuz eta kirurgia beharrezkoa ez izatea dakar.

Mundu mailako berrikuntza bezala aurkeztu da, izan ere milaka pertsonek ikusmena hobetzeko kirofanotik pasatzea saihestuko du.

Lenteak gehienez 3,5 dioptria tratatzeko balio du, eta Jaume Pauné-k garatu du 5 urteko lanaren ostean (patentea ere berea da).

Pauné-k berak azaldu duenez, protesi zuzentzaile bezala jokatzen du, baina hortzetako aparatuak ez bezala, denbora jakin bat igaro ostean beharrezkoak ez direnak, begirako protesi hauen erabilera jarraitua izan behar da.


Lenteak kornean duen eragin moldatzaileak egun batzuk irauten du, baina gauero erabiltzea gomendatzen da egun argiko ikusmena garbia izan dadin eta eraginaren mantenimendua konstanteagoa izan dadin. 
Gauez erabiltzeak, hau da, begia itxita dagoenean eta ez denean hautsak, keak edo begiaren zabal-ixteak eragiten dituen eragozpenik sortzen, eguneko lentillek eragiten dituzten eragozpenak saihesten ditu, hala nola malkoa izatea lenteak begiaren gainean flotatu eta narritadurarik ez sortzeko. 
Lenteak kornea-epitelioaren kurbatura 20 mikra handitzen du, hipermetropiak sortzen duen ikusmen lausoa zuzenduz.

Hipermetropiaz gain hurbileko ikusmenari dagozkion beste arazo batzuk ere zuzentzeko gai da lentea, adibidez presbizia, ikerketan espero ez zen eragin kolateral eta itzela. 

Lente berria dagoeneko salgai dago eta lehen pareak 1000 euro inguru balio du, izan ere paziente bakoitzarentzat bere beregi diseinatutako lenteak dira, eta prozesuak 2 hilabete inguru irauten du, nahiz eta gero ere lentea erabili beharra dagoen ikusmena mantentzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario