Vistas de página en total

domingo, 30 de enero de 2011

PLASMA HOTZA TERAPIA BEZALA

PLASMA HOTZA ANTIBIOTIKOAK BAINO ERAGINKORRAGOA IZAN DAITEKE BAKTERIOAK HILTZEN.
Plasma askotan "materiaren laugarren egoera" deitua den gas ionizatua da. Unibertsoan tenperatura altuetan (milaka gradu zentigradutan) aurkitzen da gehien bat, baina bada horren beroa ez den plasmarik ere. Ohikoa da plasma beroak esterilizazioan erabiltzea, eta duela gutxi ikertzaileek plasma hotza (35-40 gradu zentigradu inguru) presio atmosferikoan sortzea lortu dute. Tenperatura hau izanik, arazorik gabe ikutu daiteke plasma hotza esku hutsez, bideoan ikusten den bezala.




Ikertzaileek bi bakterio erabili zituzten: Pseudomonas aeruginosa eta Staphylococcus aureus, biak oso arruntak zaurietan. Bakterio hauek antibiotikoekiko erresistenteak dira, biofilm izeneko geruza babesle bat dute eta. Biak petri plaketan kultibatu eta ikertzaileek plasma hotzarekin erasan zieten. 5 minutuak igaro ostean bakterioen %99 hilda zegoen. Ehun bizidunekin izango zuen emaitza ere aztertu zuten, eta 10 minutuz arratoien zauriak plasma hotzarekin tratatu zituzten, bakterioen %90 akabatuz. Plasma hotzeko txorrota puntu jakin batera zuzendu daitekeenez inguruko ehunek jasaten duten kaltea urritzen da.
Plasma hotzak DNA mikrobialean eta bakterioen azalean kalteak sortzen ditu, giza-ehunentzat kaltegarri bilakatu gabe. Hala ere, biofilm lodiagoak sortzen dituzten bakterioak zertxobait erresistenteagoak dira plasma hotzaren aurka.

No hay comentarios:

Publicar un comentario