Vistas de página en total

lunes, 31 de enero de 2011

MINIK GABEKO ZIZTADAK


Kenji Takada farmakozinetikako irakasle japoniarrak minik sortzen ez duen farmakoak ziztatzeko sistema garatu du.

Takadak 300 mikrorratz dituen 1,5 zentimetrorainoko mikrotxip bat erabiltzea proposatu zuen. Honela, beharrezko medikamendua organismoan sartzea lortzen da, ehun sakonak kaltetu gabe.

Orratzek 0,5 milimetro baino ez dira sartzen azalean. Hau dela eta, pazienteak ez du sentipen desatseginik hautematen eta ez da hemorragiarik sortzen.

Balio handiko ekarpena dirudien arren, Takada ziur dago honek osasun zerbitzuetara bertan gertatzen diren prozedurei beldur dien jendeak beldur hori atzean uzteko urrats handi bat izan daitekeela, eta ondorioz beldurragatik tratatzen ez diren eta aurreikusi eta tratatu daitezkeen gaitzen inzidentzia murriztuko dela.

Honen harira, bada garuna engainatzea helburu duten beste sistema batzuk, adibidez DentalVibe (http://www.dentalvibe.com/) izeneko tresna, hortz klinika batzuetan erabiltzen hasi dena. Gailuak denbora tarte erregularretan hortzoiaren gainean bibratzen du, hau ziztatua den bitartean. Garunak bibrazio hauek minaren kinada baino lehenago jaso eta prozesatzen ditu, beraz bibrazioek nonbait garuna engainatzen dute honek minik sentitu ez dezan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario